XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. EUSKAL HERRIKO EGOERA (1.960-1.975)

Epe honetako fenomeno nagusia ETAren sorrera eta zabalkuntza dugu.

Fenomeno hau oso konplexua izatez aparte, ez da izan oso aztertua, horregatik hemen egiten dugun aurkezpena saio bat besterik ez da.

ETA-ren sorrera ulertzeko zenbait gauza kontutan hartu behar dugu: - Euskal Herrian dagoen kontzientzi nazionala. Horrexegatik Espainiako estatua ez dago hemen onartua.

- Gudaren hondamenak sakondu egin zuen, gehiago oraindik, aurrez aipatutako sentimendua.

- 1.950. hamarkadan nazionalismoaren indartzea nabaritzen da: ikastolak, euskal literatura, argitaletxeak, euskara batua ere orain sortzen da....

Langile mugimenduak ere indar berriak hartzen ditu eta arreta berezia jartzen dio nazionalismo honi.

Kontexto honetan ETA sortzen da.

- Urte hauetan krisialdi ekonomikoa ere oso garrantzitsua da, hau dena ulertzeko.

Autarkiaren azken urteek eta Plan de Estabilización delakoaren sorrerak euskal burgesia ertain edo txikiaren erradikalizazioa eragingo dute.

- 1.960. hamarkadan kontrolgabeko zabalkunde ekonomikoak mugimendu hauek indartu egingo ditu: kutsadura, espekulazioa, zerbitzuen eskasia...... azken finean jatorrizko baloreen krisia sortuko da, eta hauen artean euskara.

Gure hizkuntza, baserria bezala, baztertua geldituko da eta baserritarrak hirietako proletargoa indartzera abaitu ziren.

- Urte hauetan etortzen diren emigranteak ere kontutan hartu behar dira, baina hemen emigrazioak, sortarazitako fenomeno guztiez aparte, beste bat bultzatuko du: erdaldunizazioa.

Euskal Herrian, herri txikietan batez ere, behe mailako klase sozialak (emigrante-soldatapekoak) eta indar politikoak edo errepresiboak (Guardia Civil, idazkariak, etabar kanpokoak eta erdaldunak ziren).

- Politika mailan belaunaldi berri baten sorrera dugu: gazteak dira, ez dute guda zibilarekin lokarri zuzenik eta PNV-EAJren pasibidadea kritikatzen dute.